.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2011-05-05

HEZKUNTZA HOBETZEKO BERRITU Jardunaldiak


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen (Prestakuntza eta Hezkuntza Berriztatzea Laguntzeko Zerbitzuen) bitartez, “Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko Gipuzkoako X. Jardunaldiak: HEZKUNTZAN HOBETZEKO BERRITU", antolatu ditu, 2011ko maiatzaren 19 eta 20an Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, burutuko direnak.
Jardunaldien hamargarren edizioan Hezkuntza Sailaren lan-ildoen eta heziketa-ekintzen artean hitzaldi eta proiektu hauek aurkeztuko dira, gai hauekin lotutakoak:
  • "Bikoteka irakurtzen: berdinen arteko ikasketarako proposamen bat"
  • LHn eta BHn ikasketa kooperatiboa.
  • Hizkuntza Marko Hirueleduna.
  • Eskola 2.0.
Gipuzkoako Berritzeguneek Hezkuntza Berriztapenerako X. Jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen dituzte hezkuntzako profesionalak, familiak, hezkuntzako munduarekin zerikusia duten giza eragileak eta hezkuntzak gure gizartean dituen erronkeei buruz interesatuta dauden guztiak.
Programari buruzko kontsultak eta izena ematea maiatzaren 3tik hasita maiatzaren 13ra arte (biak barne) egin ahal izango dira honako web orrian:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia