.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2011-06-16

Gasteizko II.Topaketak


Atzo elkartu ginen CEPA Paulo Freire eta CEPA Urola Kosta HHIko Partehartzaile ugari (100 pertsona baino gehiago) Ikas Komunitateen II Topaketetan. Eguna luzea izan zen. Goizeko 10:30etan elkartu ginen eta lehenengo zatian, eguerdiko 13:00k arte, geure ikastetxeetan aurten aurrera eraman diren esperientzia desberdinen inguruan aritu ginen. Atsedenaldi txiki bat egin ondoren Literatur Solasaldiei ekin genien: hiru talde Ann Cameronen  "El lugar más bello del mundo"  eta bat Joseba Sarrionandia-ren "Hitzen ondoeza" liburutik aukeratutako testu batzuen inguruan. Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldean lau taldetan banatuta Gasteizko Alde Zaharra ezagutzera joan ginen, bere historia eta etxe esanguratsuen inguruko azalpenak eta bitxikeriak kontatu zizkiguten. Eskerrak hemendik horretara prestatu ziren lau gidei. Egun borobila atzokoa.

Partehartzaileak

Mª Tere, Cándida, Mertxe eta Pilar.     Shaban eta Feli: Irakurketa Lagundua
Ikasketen Errefuertzoa

     Agustin: Zarauzko Bloga                     Belen: Zinea eta Literatura

"Zeozer diogunean zer diogun gogoan hartu eta ber pentsatuz bakarrik gaindi dezakegu hitzen, mintzairen eta lengoairen higadura eta akidura, eta lengoaia hobetuz bakarrik itxaron dezakegu, komunikazio onuragarrien bidez, gizarte erlazioen hobekuntza"
Joseba Sarrionandia (Hitzen Ondoeza)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia