.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2012-01-12

Bruselaseko Konferentziaren bideoak

Abenduaren 6an Bruselasen egin zen INCLUDED programa marko europearraren bukaerako Konferentziaren bideoak ikusgai ditugu. Guztira 22 parte hartze izan ziren eta 22 bideo jasota daude helbide honetan: http://vimeo.com/user9916398/videos/page:1/sort:newest
Parte-hartze gehienak ingelesez izan ziren eta hizkuntza hori ez dakigunok zailtasunak izango ditugu gauza handirik ulertzeko (EPAn apuntatu beharko dugu), baina badaude bi gaztelaniaz izan zirenak eta merezi dutenak hemen aipatzea eta jartzea.
Lehena Rafael Bayón Albaceteko "La Paz" ikastetxearen gurasoarena da eta nahiz eta oso urduri zegoen bere hitzaldian ederki adierazten du bere adibidearekin eskolak duen garrantzia egoera zailetan dauden pertsona eta kolektiboentzat.


Bigarrenean Ania Ballesteros Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikaslea da "Montserrat" eskolan (Catalunia), eta Talde Elkareragileak eta Literatur Solasaldien inguruan aritu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Iritzia