.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2012-01-22

Izen-ematea: "EPAk Ikas Komunitateetan" IV. Topaketak Azpeitin(1)

Otsailaren 1ean Azpeitin egingo diren "Helduen Eskolak Ikas Komunitateetan" IV. Topaketak prestatzen ari gara. Momentuz badugu areto dotorea, San Agustin kulturgunea, eta programa.  Orain xehetasun guztiak ondo prestatu behar ditugu eguna borobila eta denen gustukoa izan dadin.
Goizez izango dira Topaketetako komunikazioak eta tertulia (10etatik 13etara), Ordubietan bazkaria San Agustinen eta arratsaldeko lau t'erdietan Loiolako Santutegirako bisita.
Momentuz presa gehien dutenak bazkarirako eta Santutegirako izenemateak dira. Hauek urtarrilaren 25an ixten dira eta beraz bazkarian edo bisitan parte hartu nahi duzuenok egun horretarako eman behar duzue izena bide hauetako batetik:
- Azpeitiko eskolan (Perretxikuen)
- 943 812203 tlfn zenbakira deituz.
- Sarrera honen iruzkinean idatziz.
- epatarrak@gmail.com -era idatziz.
Hurrengo egunetan Topaketei buruzko informazioa eta xehetasunak ematen jarraituko dugu hemendik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia