.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2012-02-26

Asteazkenean 2 hitzaldi Azpeitian

Asteazkenean bi hitzaldi izango dira Azpeitian, bata gure eskolan eta bestea Azpeitiko Emakumeen Txokoan:


HILAREN 29an 16.00etan    PERRETXIKUAN -EPA AZPEITIA
JUAN BAUTISTA MENDIZABAL"Los caballeritos de Azkoitia" - "Azkoitiko zalduntxoak"
                                                                       
HILAREN 29an  19.30etan "Era desberdinean erabiltzen dugu denbora gizon eta emakumeok?"
Emakumeen Txokoan.

Hitzaldiaren helburua gizon eta emakumeen denbora erabileran dauden genero ezberdintasunak azalaraztea da. Horretarako Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko Denbora Aurrekontuen Inkestako emaitzak hartuko ditugu aintzat. Lehenik, denboraren jendarte-egituraketaren oinarrizko ezaugarriak izango ditugu aztergai. Gero, lanaren karga globalaren banaketa asimetrikoak sortutako genero desberdintasunak, zeinak emakumeei aisialdirako denbora gutxiago uzten dien.  Azkenik, ordaindu gabeko lanaren balorazio ekonomikoari buruzko hausnarketa egingo dugu, era honetako estimazioek duten potentziala zein mugak landuz. Hau guztia, beti ere, lengoaia hurbil eta didaktikoa erabiliz, herritarrengan jarrera erreflexibo eta partehartzailea  pizte aldera.
Entrevista en castellano: http://bit.ly/wUD3dQ
Hizlaria: Matxalen Legarreta Iza. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia