.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2012-02-02

Ikas Komunitateen IV Topaketak burutu dira Azpeitian

                                   Helduen Eskola Publikoen IV. Topaketa, atzo, Sanagustinen
Pozik egoteko moduko IV Topaketak egin dira Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Parte hartu duten eskolak: Cepa Urola Kosta, Cepa Sansomendi, Cepa Zaramaga, Cepa Errioxa, Cepa Arrasate eta Cepa Eibar. Irikiera Ekitaldian Urola Kostako HHIko zuzendaria den Rosa Arrigain-ez gain, Mª Jose Iturria Azpeitiko Hezkuntza zinegotzia, Joxean Azkue "Helduz" partehartzaileen lehendakaria eta Jose Luis Elorza Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria izan dira.
Jose Luis Elorzaren aldetik, Etengabeko Ikaskuntzan Helduen Eskolak izan behar duten funtzioa garrantzitsua dela esan du eta bere inguruan irmoki txertatuta eta parte aktiboa eduki behar dutela azpimarratu du. Lege proposamena atera du PSOEko gobernuak eta orain ibilbide parlamentarioa egin eta gero lege bihurtzea du asmoa.
Mª Jose Iturriak, udaletxearen babesa azaldu dio proiektuari, bere izaera partehartzailea azpimarratuz.
Geroko interbentzioak hauek izan dira:
Pilar Almazanek, "emakumeen arteko elkarrizketa interkulturalei" buruz aritu da, Azpeitiko EPAn aurten martxan jarri den experientzia berria.
Abelardo eta Begoña, Arabako Errioxako EPAko irakasleek hango errealitatea azaldu digute, dituzten zailtasunak eta proiektuei buruz.
Zaramaga eta Urola Kostako EPAkoek ateratzen dituzten aldizkaria eta boletinen inguruan aritu dira. Eulogiok aurreratu zigun laster izango dugula Urola Kostako "Egunsentia" aldizkariaren 3. alea.
Miguel Lozak Sansomendiko EPAk ondoko eskolako haurren senideekin daraman elkarlana azaldu zigun. "Senideen Formakuntza" programa barruan.
Gero Arrasateko EPAko bi irakaslek azaldu ziguten Ikas Komunitateen proiektuan sartzeko aurrera daramaten lana nolakoa den. Datorren ikasturtean proiektu barruan egoteko esperantza egi bihurtzeko borondate garbia dute.
Bigarren atal batean Teknologia Berriak nola lantzen ari diren azaldu zuen Urola Kostako EPAk. Zehazki orain arte Bloggen inguruan egindakoa eta etorkizunari begira dituzten asmoak.
Goizeko saioa amaitzeko 5 talde antolatu ziren eta "tertulia dialogikoa" egin zuten, Apuleyo eta Benedettiren bi textuekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia