.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2013-11-10

ALAITZ OLAIZOLAREKIN SOLASEAN

                  Lakrikun Antzerki Taldeko Partaide

Euskal Antzerki topaketak direla eta, gaur gure txoko honetan Alaitz ekarri nahi izan degu,  dakizuten bezela bera da Azpeitiko antzerki taldeko partaide eta baita ere bereak dira antzezten dituzten obrak.


Noiz hasi zinen antzerki munduan?- Ikastolan hamalau edo hamabost urterekin hasi nintzen antzerki tailarrean.

 Ikasketak non edo zeinekin egin zenituen? -Haur hezkuntzako ikasketak egin nituen, gero ama izan nintzen eta tartetxo  bat hartu nuen.

Zuk idazten dituzu antzez lanak; Ikasketak non egin zenituen?- Autodidakta naiz, nere kabuz hasi nintzen, anekdota bezela kontatuko dizuet:

Gurutze ezagutu eta berak ezan zidan obratxo bat behar zutela antzerki bat egiteko, erantzun nion nik zerbait prestatzen saiako nintzela, eta berak lotu ninduan bere taldearekin, hemezortzi edo hogei urte dira eta hor gaude, lehenengo emanaldiaz gogoratzen naiz, Zelaitxon izandu zen, ikaragarria iruditu zitzaidan.

Zenbat talde dituzu?-Hiru talde dira, “Lakrikun” taldea, Emakumeen antzerki tailerra ,Haurren eta Gazteen tailerra , poz hartzen det adinen araberan, batetik bestera jarraitzen dutenean.

Zenbat antzezlan urtean?- Orain bat, lehen bi ere izaten ziren baina, badakizu, gauzak ez daude errezak eta….lehen baino diru gutxiago izaten degu Udaletxe  aldetik.

Emanaldiak beste herritan egiten dituzute?- Bai, batzuk izaten dira urtean zehar.

Saritua ere izan zera;- Bai, bi alditan, Toribio Alzaga saria jaso dut eta beste behin, Donosti Hiria.

Euskal Antzerki Topaketak, orain gaude bete betean, ze arrakasta izaten du?- Nik esango nuke handia, jende asko joaten da, antzerki taldeak gustora etortzen dira, baita ere estrenaldiak urtero izaten dira, honek esan nahi du zenbait talde zai egoten direla Azpeitiko topaketan parte hartzeko, baita ere esan behar da ze deigarria izaten den jende gaztearen artean; Gazteak ere beren antzerki emanaldiak prestatzen dituzte Gaztetxean.

Zer nola ikusten dezu antzerki maila Euslak Herrian; bizirik dago?- Esango dizutet, antzerkia beti egonda bizirik, lehen herriz-herri taldetxoak izaten ziren, antzerki herriko ohiturara eta historiarekin lotzen zirenak, orain gehiago izaten dira gizarte honek dituen arazoak, adibidez, datorren larunbaten 16an, Emakume Antzerki Taillerrak “Dena berriz bueltatzen da”antzeztuko degu, gaia puri-purian dago, gaur egun gertatzen ari diren bankuetxeak hipotekari buruz egiten ari diren “Skratxeak” zenbat larritasun eta herstura dagoen familietan.

Antzerki Topaketak zenek edo nola antolatzen dira?-  Udaletxeak antolatzen ditu,   E.H.A.Z.E. Euskal Herriko Antzerki Zale  Elkarteak eta gu ere hor gaude, baina orokorrean Udaletxea da ardura daukana; gaina elkarte honek bere bulegoa Azpeitian dauka Emparan Dorre  Etxean.

Esan nahi degu elkarrizketa honetatik atera gerala inpresio batekin: ANTZERKIA AZPEITIAN BIZIRIK DAGO !                                                                                    EPA, Literatura eta Historiako txokotik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Iritzia