Gaur ospatu dira Gasteizko Seminarioan I. Euskadiko Tertulia Dialogikoen topaketak. Arrakasta handia izan dute topaketa hauek, bai kopuru aldetik (250ren bat partehartzaile izan dira) zein edukiaren aldetik. Lehenik, plenarioan, aurkezpena egin eta Kultura Saileko kontseilari-ordeak hartu du hitza. Gero tertulia talde hauek beren esperientzien berri eman dute (ezinezkoa zen denak hitza hartzea eta hautaketa bat egin da): Zaramagako EPA, Sopelanako EPA, Eskolapias Sansomendi, "Compartiendo Culturas" elkartea, Caritas El Pilar, Langraitzeko espetxekoak, Bizitegi Bilbo, Ordiziako "Foro de la Experiencia", EPA Paulo Freire, Irungo Elaxeta Lehen Hezkuntzakoak eta Errioxako EPAk.
Kafea hartu ondoren Samaniegoren fabula batzuen inguruan egin da tertulia 8 taldetan banatuta. Iritzi eta hausnarketa interesgarriak izan dira eta partehartze handia.
Bestalde esan, partehartzaileen aldetik, adin, kultura eta genero dibertsitatea izan dela topaketa hauetan eta datorren urtean Bizkaian antolatuko da bigarren edizioa.
Azpeitiko epatarrakeko ordezkaritza bat izan gera eta oso gustora bueltatu gara bertatik. Bidean Urkiolan egin dugu geldialdi bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iritzia