Atzo, apirilak 12, ospatu genuen Urola Kostako EPAn "Liburuaren Eguna"ren bigarren edizioa. Zarautzen eta Azkoitin, ordu berean, gure eskolako partaide ezberdinek aukeratutako testuak irakurri dituzte. Euskara, gaztelania, frantsesa, arabiera, urdua, kroaziera, ingelera...hizkuntza anitzetan aukeratutakoak.
Azkoitian 100 pertsona inguru bildu gara ekintza honetan eta saio hasieran Zarauzko kideekin bat egin dugu bideokonferentziaz. Agurrak eta hasierako mezuak elkarbanatu ondoren eskola bakoitzak bere ekitaldiekin jarraitu du. Lehenengo ziberlotura izan da gaurkoa eta, logikoa denez (Murphyren Legea), arazo teknikoak izan dira. Azkoititik entzun eta ikusi dugu zarauztarren mezua bainan handik ez gaituzte entzun. Non egon da arazoa? Badugu zer hobetu geure konpetentzia teknologikoetan datorren urterako.
Baina inportanteena: ondo atera da. Denon artean, bakoitzaren alea besteenarekin lotuz, amets konpartitu bat eraikitzen joatea. Urrats bat gehiago bide luze honetan.
Ekitaldiaren zati batzuk eta argazkiak ondoren.
Sartu aurretik urduri
Aretoa beteta
Txistulariak
Bideoak ez dira kalitate onekoak, baina joango gara mejoratzen!
DIA DEL LIBRO EN AZCOITIA
ResponderEliminarhola, es la primera vez que utilizo
el blog perdonar si no lo hago bien.
quisiera hacer una critica al dia del libro en Azcoitia.
Creo que el profesorado debiera saber que que es lo que van leer el alumnado,
me parecio fuera de lugar el discurso que nos dio un alumno sobre el coran,creo que hay que respetar todas las creencias.
Por lo que agradeceria el profesorado tuviera en cuenta y supieran lo que se vaya a leer para no faltar a ninguna sensibilidad .Gracias