.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2011-05-18

Beranduegi: errealitatea ikusteko beste perspektiba bat.

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interneterako propio pentsatutako telebista saioa egitea.
www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar zaitezke.


Gorka Bereziartuaren prentsa berrirakurketaren ostean, hauek dituzue 17. saio honen edukiak:
Lehiaketa
Aurreko asteetako lehiaketak badu irabazlea eta honekin batera lehiaketa berria abiarazi dugu. Oraingoan Zestoako Ekainberri haitzuloaren erreplikara joateko 2 sarrera opari izango ditu irabazleak.
Pertsonaia: Santiago Alba Rico
Ezkerrak, bere adierazpen eta molde anitzetan, azken urtetan ez ditu bere historiako unerik goxoenak bizi; kapitalismoari loturiko baloreak nagusi diren Europa honetan bederen. Santiago Alba Rico filosofo eta idazle madrildarrarekin solastu gara eta azaldu dizkigu bere ustez zer egin behar lukeen ezkerrak mende honek ekarriko dituen erronkei aurre egiteko.

Erreportajea: Laboa zubigilea, eten ez diren sei sokak
Herrikoi bilakatu diren kanta sorta ederraren egilea da baina mitoa bada ez da soilik horregatik. Tradizio eta traizio hitzen artean dagoen muga lausoan ibili zen musikari handia, funanbulista bailitzan. Eta oreka deskubritu zuen. Horregatik izango da musikari gazteen artean horren miretsia. Musikatik harago bestelako diziplinetan inspirazio iturri izan da: dantza, bertsolaritza, eslkultura, pintura...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia