.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }

2011-05-20

Reig, Lady Gaga, French Revolution eta Spannish Revolution

Gaur goizean Dolors Reig-en hitzaldia izan da Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Zuzenean ikusteko interesagatik joan naiz bertara eta gutxigorabehera 150-200 maixu-maistren aurrean ordubeteko saioa egin du. Nabaritu da oso gertutik jarraitzen ari dela "spannish revolution"deiturikoa, horrekin hasi eta bukatu baitu bere saioa. Dena den zer esan duen ikusi eta jakin nahi baduzue, Blog honetan bertan dagoen bideoa ikus dezakezue, ia-ia horren kalko bat izan da eta. Nik segituan konturatu naiz horretaz, hitzaldiaren gida izan den "prezi"a pantailan azaldu denetik. Dena den, ondorengo kafe ordua interesgarria izan da, jende desberdinekin egoteko parada izan det, besteak beste, azken urteetan gure ikastetxeetara etortzen diren Gizarte Hezkuntza praktiketako ikasleen arduraduna eta Fakultateko Dekano-ordea den Eli Arrietarekin. Zenbat aldiz hitzegin dudan berarekin telefonoz eta berak zioen bezala, orain ahots horri badakit ze aurpegi jarri.

Horrela bukatu behar al du Puerta del Sol-en hasitako "spannish revolution"? Denborak esango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iritzia