.column-right-outer .widget, .column-left-outer .widget { border-bottom:4px solid #000; padding-bottom:20px; }
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2011-04-18

Bideo bat: IKTaz, euskararen 8. probintziaz eta irakaskuntzaz

Hiru minutu t'erdiko bideo honetan Joxe Aranzabalek euskararen 8. probintziaz, IKTen etengabeko garapenaz eta eskoletan ditugun arazoetaz mintzatzen zaigu labur eta argi. Konturatu elkarrizketa taberna bateko terraza batean eserita eta jende ugari inguruan dutela grabatuta dagoela. Hau da, era sinple batean eta edonoren esku dagoen tresna sinple batekin. Gero bideoari argazki eta testu batzuk gehitzen dizkiote.

2011-04-01

Europeanaren interfazea euskaraz.

© cc-by-sa  GFAko Kultura eta Euskara Departamentua. ¦ 2011-03-31 ¦ 19:18 ¦ BWEB

Gipuzkoa 2.0 programaren baitan, Europeanarekin elkarlanean aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia, interfazea euskaraz garatu eta edukiak partekatzeko. Ekimen honen barruan, Europeanako Marketin eta Komunikazio zuzendariak, Anne Marie van Gerwenek hitzaldia emango du, Europenaren esperientzia, helburuak eta erronkak azalduz. Hitzordua da Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, gaur ostirala apirilak 1, 10:00etatik 11:30etara.

2011-03-31

EUSKARA: Euskararen gramatika osoa, sarean kontsultagai

Hizkuntzak:

Sareko Euskal Gramatikaren (SEG) atal guztiak Interneten kontsulta daitezke gaurtik aurrera.

31/03/2011 14:12:00
Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:
- Gramatikaren eskema nagusia.
- Gaien aurkibide alfabetikoa.

Sareko Euskal Gramatikak bi berezitasun nabarmen ditu. Alde Batetik, Interneten dagoenez, gramatika arruntetan ageri ez diren hainbat lanabes erabiltzen dira sarean, hala nola testuak, argazkiak, irudiak eta kanpoko eta barneko estekak, besteak beste. Alde horretatik, gramatika guztiz "berritzailea" dela nabarmendu dute arduradunek.
Adibide gisa, demostratzaileen komunztadura kontsultatu dugu. Zalantza hau bertan, besteak beste.
  • Nola esan behar da, nahiko ala nahikoa: nahiko lan ala nahikoa lan?