IEB2011 bilkura egun guztian zehar luzatuko da eta hainbat hizlariren parte hartzea egongo da. Goizean hizlariak entzuteko parada izango da eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, "sarea josten" saregintza ekitaldi bat egongo da partaide guztiek taldeko beraien arteko harremanak lantzeko.Informazio osoa izateko irakurtzen jarraitu edota irudian klik egin.
Helburuak
Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara. Jardunaldi hauetan gizarte-sareen ikuspegi soziala eta haietan euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, gizarte-sare hauen azpian dagoen teknologia eta sare hauek eduki ditzaketen aplikazioak lantzea izango dugu helburu.Horrez gain, teknologia eta zehazkiago gizarte-sareak euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun aztertzea ere izango da egunaren helburuetako bat.
Azkenik, zeharkako helburu gisa, jardunaldiak informatikaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du. Harreman berriak sortzeko aukera ezin hobea izango da arratsaldeko ekitaldian.
Edukiak
08:30-09:00. Harrera.09:00-09:15. Jardunaldien aurkezpena.
09:15-11:15. Hitzaldi gonbidatuak.
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
09:15-09:45 | Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat. | Gorka Julio (Elurnet) |
---|---|---|
09:45-10:15 | Euskal blogosfera eta gizarte-sareak. | Joxe Rojas (Topagunea) |
10:15-10:45 | Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz. | Iñaki Lakarra (Mondragon Unibertsitatea) |
10:45-11:15 | Gizarte-sareek SEO-arengan izan duten eragina. | Eider Fernandez (Overalia) |
11:15-11:45. Atsedena.
11:45-14:00. Komunikazioak. Aldi berean, hiru saio paralelo egongo dira (S1, S2 eta S3).
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean. | Koldo Bizkarguenaga (Euskal Herriko Unibertsitatea) |
---|---|---|
12:05-12:25 | Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-eatik mamia ateraz. | Igor Ruiz (Deusto Unib.), Izaskun Canga (Univ. di Roma), Margo Guidi (Univ. del Salento) |
12:25-12:45 | Sare sozialetan dugun eragina neurtzen. | Elixabete Garcia (Mondragon Unib.) |
12:45-13:05 | Umap.eu | Josu Azpillaga eta Aitzol Naberan (Codesyntax) |
13:05-13:25 | Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin. | Amaia Markuleta (Contimarku 2.0) |
13:25-13:40 | Lankidetza-sareak gure eskuetan! | Xabier Iridoy eta Mikel Ihidoi (TrebeA Software) |
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | Zortzigarren lurraldea... geurea da!! | Josi Sierra (Irakaslea, IKT aholkularia) |
---|---|---|
12:05-12:25 | Gure euskal munduak. | Eduardo Valencia, Mikel Belasko (Marque 21-Elea) eta Jakes Larre (EKE) |
12:25-12:45 | BabeliumProject.com: euskara eta ingelesa mintzapraktikatuz! | Juan A. Pereira, Inko Perurena, Silvia Sanz eta Julian Gutierrez (Euskal Herriko Unibertsitatea) |
12:45-13:05 | Make+K eta Kiribil joko hezitzaileak. | Francisco Bodego (Ikasplay) |
13:05-13:25 | OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen. | IXA taldea eta eu.Wikipedia |
13:25-13:55 | IKASYS HOME. | Oihan Odriozola, Maite Gomez, |
E.Ibilbide ekologikoa. | Petro Vera eta Ramon Gorrotxategi (EHI) |
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | Smartphone sistema globalak (INDET) | Iban Agirre (Akting Ingeniaritza) |
---|---|---|
12:05-12:25 | www.gukultura.com | Xabier Legasa (NUP ikaslea) |
12:25-12:45 | Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin. | Mikel Olasagasti (Omega Peripherals) |
12:45-13:05 | guifi.net | Joseba Martos (guifi.net fundazioa) |
13:05-13:35 | Elhuyar Hiztegiak Android eta iPhonetan. | Edurne Martinez, Gregorio Hernandez, |
OpenTrad itzultzaile automatikoa (ES-EU hibridoa). | Ibon Aizpurua eta Justyna Pietrzak (Eleka) |
14:00-15:30. Bazkalordua.
15:30-17:30. Arratsaldeko saioa.
- 15:45-17:00. Sarea josten. Sarea josten saregintza ekitaldi bat da. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte, gai baten inguruan. Ekitaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik galdetegi hau betetzea.
- 17:00-17:30. Jositako sareen aurkezpena.
Metodologia
Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2011 honetan ere 3 formato erabili ditugu, bain berrikuntza bat sartu dugu tartean; arratsaldeko mahaingurua saregintza ekitaldi batez ordezkatu dugu:- Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoa.
- Komunikazioak: Esperientzia eta proiektuak eta Aplikazioak. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2011. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.
- Sarea josten: Saregintza ekitaldi bat da hau. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte. Taldeak osatu ahal izateko, matrikulatzean erantzun aunitzeko galdetegi bat bete beharko da. Komenigarria da ekitaldira aurkezpen txartelak eramatea, eta norbere burua aurkezteko minutu bateko hitzalditxoa prestatzea. Saioa amaitutakoan talde bakoitzean landutakoaren laburpena egingo da areto nagusian.
Nori zuzendua
Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.Matrikulaziorako argibideak
Izen ematea: doan da, baina matrikula egin behar da.
Bazkaria:
Bazkaria:
- Plaza mugatuak daude, ordainketa dataren arabera gordeko da lekua.
- Izena emateko: matrikula orrian, oharren atalean, adierazi bazkarian izena eman nahi duzula.
- Prezioa: 18€. Ordainketa egiteko kontua: Euskadiko Kutxa, 3035.0019.99.0190700210 (izen abizenak adierazi).
Oharrak
Partaideen posta elektronikoak:- Partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da eta jardunaldian banatuko da.
- Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzean, adierazi matrikula orriaren oharren atalean.
- Saregintza ekitaldi honetan parte hartzeko, aurrez galdetegia erantzun behar da.
- Ekitaldira norberaren aurkezpen txartelak ekartzea komeni da.
Babesleak
- Eusko Jaurlaritza.Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila
- Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
- SPRI Taldea
- Gipuzkoako Foru Aldundia.Berrikuntzako eta jakintzaren gizarteko departamentua
Etiketak
IEB, sare sozialak, blogosfera, SEO, euskal identitatea, tweet, tweeter, twitter, facebook, umap.eu, community manager, lankidetza sareak, babeliumproject.com, kiribil, joko hezitzaileak, ikasys, indet, gukultura.org, titanium, android, iphone, opentrad
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iritzia