Euskal Antzerki topaketak direla eta, gaur gure txoko honetan Alaitz ekarri nahi izan degu, dakizuten bezela bera da Azpeitiko antzerki
taldeko partaide eta baita ere bereak dira antzezten dituzten obrak.
.jpg)
Noiz hasi zinen antzerki
munduan?- Ikastolan hamalau edo hamabost urterekin hasi nintzen antzerki tailarrean.
Ikasketak
non edo zeinekin egin zenituen? -Haur hezkuntzako ikasketak egin nituen, gero ama izan
nintzen eta tartetxo bat hartu nuen.
Zuk idazten dituzu antzez lanak;
Ikasketak non egin zenituen?- Autodidakta naiz, nere kabuz hasi nintzen, anekdota
bezela kontatuko dizuet:
Gurutze
ezagutu eta berak ezan zidan obratxo bat behar zutela antzerki bat egiteko,
erantzun nion nik zerbait prestatzen saiako nintzela, eta berak lotu ninduan
bere taldearekin, hemezortzi edo hogei urte dira eta hor gaude, lehenengo emanaldiaz gogoratzen naiz, Zelaitxon izandu zen, ikaragarria iruditu zitzaidan.
Zenbat talde dituzu?-Hiru talde dira, “Lakrikun”
taldea, Emakumeen antzerki tailerra ,Haurren eta Gazteen tailerra , poz hartzen
det adinen araberan, batetik bestera jarraitzen dutenean.
Zenbat antzezlan urtean?- Orain bat, lehen bi ere
izaten ziren baina, badakizu, gauzak ez daude errezak eta….lehen baino diru
gutxiago izaten degu Udaletxe aldetik.
Emanaldiak beste herritan
egiten dituzute?-
Bai, batzuk izaten dira urtean zehar.
Saritua ere izan zera;- Bai, bi alditan, Toribio Alzaga saria jaso dut eta beste
behin, Donosti Hiria.
Euskal Antzerki Topaketak, orain gaude bete betean, ze arrakasta
izaten du?- Nik esango nuke handia, jende
asko joaten da, antzerki taldeak gustora etortzen dira, baita ere estrenaldiak
urtero izaten dira, honek esan nahi du zenbait talde zai egoten direla
Azpeitiko topaketan parte hartzeko, baita ere esan behar da ze deigarria izaten
den jende gaztearen artean; Gazteak ere beren antzerki emanaldiak prestatzen
dituzte Gaztetxean.
Zer nola ikusten dezu antzerki maila Euslak Herrian; bizirik dago?- Esango dizutet, antzerkia beti egonda bizirik, lehen herriz-herri
taldetxoak izaten ziren, antzerki herriko ohiturara eta historiarekin lotzen
zirenak, orain gehiago izaten dira gizarte honek dituen arazoak, adibidez,
datorren larunbaten 16an, Emakume Antzerki Taillerrak “Dena berriz bueltatzen da”antzeztuko degu, gaia puri-purian dago, gaur egun gertatzen ari diren
bankuetxeak hipotekari buruz egiten ari diren “Skratxeak” zenbat larritasun
eta herstura dagoen familietan.
Antzerki Topaketak zenek edo
nola antolatzen dira?- Udaletxeak antolatzen ditu, E.H.A.Z.E. Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak eta gu ere hor gaude, baina
orokorrean Udaletxea da ardura daukana; gaina elkarte honek bere bulegoa
Azpeitian dauka Emparan Dorre Etxean.
Esan
nahi degu elkarrizketa honetatik atera gerala inpresio batekin: ANTZERKIA AZPEITIAN BIZIRIK DAGO ! EPA, Literatura eta Historiako txokotik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iritzia